domingo, 2 de enero de 2011

ANAFILAXIARI BURUZKO BIDEOA




Bideo honetan anafilaxia kasu bat ikusi dezakezue. Kasu honetan, pazientea udako kanpamentu baten dagoen ume bat da. Arnasteko zailtasun ikaragarriak ditu, eta bideoan azaltzen den bezala, bihotz-maiztasun oso baxua du (40 taupada minutuko). Hilzeko zorian dago.

Pazienteak asma du, baina medikuak aitortzen duen bezala, erreakzio bortitz hau ez du asmak eragin. Alergia dioen zerbaiten irensketak eragin du shock-a. Gainera, asma izanik, erreakzioa oraindik larriagoa bihurtzen da.

Bideoan azaltzen den gisara, anafilaxia bizitza jokoan jartzen duen shock larria da.
Zenbait kasutan, zoritxarrez, heriotza du ondoriotzat. Bideoan, zenbait familien kasuak azaltzen dira.

Amaieran azaltzen dan bezala, batez ere, gazteengan ematen dira. Eta zoritxarrez, azken urteotan alergia mota honen inzidentzia asko handitu da.

2 comentarios:

  1. jue gaixua...jue gertatuko balitzait oi umeekin udalekutan ta...uff...
    oso interesgarria bloga leire! =)

    ResponderEliminar
  2. Ba bai, oso egoera larria izango litzateke...
    Eskerrik asko Vanessa! ;)

    ResponderEliminar