jueves, 30 de diciembre de 2010

ANAFILAXIA

Anafilaxia erreazkio alergiko bortitzena da. Oso arriskutsua da, eta heriotza izan dezake ondoriotzat shock-a gainditzeko neurririk hartzen ez bada.

Erreakzio larri honetan, gorputzeko toki ezberdinetako ehunetan histamina eta beste sustantzia batzuk jariatzen dira. Honek arnas-bideetan konstrikzioa eragiten du.

Anafilaxia arrazoi ezberdinengatik eman daiteke:

-Medikamentuak hartzearren
-Elikagai espezifikoen irensketarekin
-Intsektuen ziztada eta hozkarekin


Sintomak:

-Kolikoa edo min abdominala
-Arnasterakoan zarata arraroak
-Antsietatea
-Nahasmendua
-Eztula
-Beherakoa
-Arnasteko zailtasunak
-Irensteko zailtasunak
-Urtikaria eta pruritoa
-Okada
-Palpitazioak
-Larruazala gorritzea
...

Erakusten dituen ezaugarriak:

•Arritmiak
•Birika-edemak

•Urtikaria
•Presio arterial baxua

•Pultsu azkarra
•Azala kolore urdinekoa oxigeno faltagatik, edo zurbila
•Angioedema saman zeinak arnas bideak oztopa ditzakeen
•Hantura aurpegian eta begietan

•Ahultasuna

2 comentarios:

  1. Leire, oso interesgarria!
    Anafilaxia entzuna nuen, baina ez nekien zer zen. :)

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Beñat! Pozten naz baliagarria izan bada!

    ResponderEliminar